«Lan talde indartsu bat sortu dugu»

Jesús Martín. El Álamo zurgindegia

2017. urtetik, BHG-k estrategia bateratuen sorkuntza bultzatzen du. Horrek merkatu eta bezero berrietara heltzea ahalbidetu du.

 

35 urtez zurgintzaren munduan murgilduta igaro ostean, gutxi dira Jesús Martín-ek ezagutzen ez dituen sekretuak. Bere aitaginarrebarekin lan egiten hasi zen, eta hau erretiratu zenean, bere emaztearekin batera hartu zuen negozio oparo honen lekukoa.

Hala ere, Jesús pertsona geldiezin bat da, ikasteko aukera guztiak aprobetxatzen baititu. Horietako bat BHG-tik Egurbide proiektuan parte hartzea proposatu ziotenean heldu zen. «Basauriko zenbait zurgindegik hartu genuen parte, eta oso interesgarria iruditu zitzaidan. Izan ere, nire sektoreko beste enpresekin kontaktuan egoteko oso lagungarria izan da», azaldu du. Proiektu hau 2017an hasi zen, eta taldeak estrategia bateratu bat garatu du harrezkero. Honek egurraren enpresak bakarka joanez gero lortuko ez zituzten bezero berriei heltzea ahalbidetu du. «Behargintza-rekin batera lan talde indartsu bat sortu dugu. Honek zurgintzarekin erlazionatuta dauden lan guztiez arduratzen da, eta oso interesgarria da», dio. Denbora honetan, ateak zabaltzen laguntzen duen metodologia bateratu bat sortu dute. BHG-ko pertsonal teknikoak eremu ikerketa nekeza egin du, zerbitzu hau interesgarri aurkituko zuten enpresen bila. Ekintza hau bete eta gero, taldeak garapen agentziaren bidez kontaktatu dituen bezeroei aurkeztu diote bere burua. «Liburuxka orokor bat daukagu, baina parte hartzen dugun enpresa guztion izenekin pertsonalizatuta daude», adierazi du. Horrela, bezeroek altzari, sukalde, leiho, zoru edota material espezifikoen zerbitzuak aurki ditzakete bertan.

Bezeroen beharrak behin ezagututa, Egurbide osatzen duen enpresa taldeak bere zerbitzuak eskaintzen ditu, baita ekintza horiek egiteko ordaindu behar diren prezioak ere. Oso prozesu konplexua da. Izan ere, parte hartzaile guztien laguntza behar izan du. Hala ere, hor daude emaitzak. Enpresa batzuk langile gehiago kontratatu behar izan dituzte proiektuarekin sortutako eskaerei erantzuna eman ahal izateko. «BHG-ren laguntzarekin batzen gara eta xehetasunak limatzen ditugu», argitu du Martín-ek.

Berrikuntza

Teknologiak ere aldaketak sustatu ditu. Egurraren enpresek aldaketa horietan daude murgilduta orain. Egurbide Basaurin daukaten presentzia eguneratzeko modu bat izan da. Horietako askok tokiko merkatuan daude ezarrita, eta bertan «lehenago etorri diren bezeroen iritzi eta erreferentziak pisu handia daukate». Gehiengoei ez zaie egoera hau aldatzea interesgarri iruditzen. Izan ere, horrek kostuen igoera suposatuko luke, eta enkarguak betetzeko kilometroek ere gora egingo lukete. Egurbidek enpresa askorentzat oso lagungarria izan da interneteko eta sare sozialetako presentzia hobetu ahal izateko.

Egurbidek lan egiten jarraitzen du, eta orain sektoreko beste behar bati erantzuna eman nahi dio, zuraren hondakinen tratamenduari, alegia. BHG-k gizarteratze-enpresa batekin harremanetan jarri da gai honi balioa ematea lortzeko.