Zer eskaintzen dizugu?
Zure beharrei erantzuten diegu eta lana bilatzen laguntzen dizugu.
PERTSONEI ARRETA EGITEN DIEGU
Zure interesen artean honako hauek badaude:
- Lan-merkatuaren eskaria ezagutzea.
- Zure hautagaitza nola nabarmendu.
- Zure bilaketa modu eraginkorrean planifikatzea.
- Zeure burua arlo profesionalean ikusgai bihurtzea.
- Zure gaitasun digitalak hobetzea, lana bilatzeari begira.
PROFESIONALAK PRESTATZEN DITUGU
Zure interesen artean honako hauek badaude:
- Lan-aukerak eskaintzen dituzten ikastaroak egitea.
- Profesionaltasun-ziurtagiria ematen duten ikastaroak egitea.
- Enpresetan praktikak egitea.
- Zure beharrei ondoen egokitzen zaien prestakuntza-eskaintza ezagutzea.
ENPRESEKIN HARREMANETAN JARTZEN GARA
Zure interesen artean honako hauek badaude:
- Lan-eskaintzetarako sarbidea.
- Zure profilarekin bat datozen hautapen-prozesuetan parte hartzea.
- Lan-deialdi publikoen berri izatea.
Nola egiten dugu hori?
Banakako aholkuak ematen dizkizugu.
Lan-bilaketa hobetzeko baliabideak zure esku jartzen ditugu.
Lan-aukerak bermatzen dituzten prestakuntzak eskaintzen dizkizugu.
Zure interesen araberako lan-eskaintzetara hurbiltzen zaitugu.

“Gogoeta eginarazten dizute ordura arte sekula pentsatu gabeko gauzez”.
Nerea Colorado Cobos
Arkitektoa