Pribatutasun-Politika
DATUAK BABESTEARI BURUZKO INFORMAZIOA
Datuak babesteari buruzko legeria betetzeko (zehazki, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa; aurrerantzean Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO), jakinarazten dizugu gure konpromisoa dela gure bezero, langile, laguntzaile, hornitzaile eta abarren informazioa gordetzeko eta erabiltzeko modua ezkutuan gordetzea eta, alde horretatik, garden jokatzea. Hori, haien segurtasuna ziurtatzeko eta gure zerbitzuak konfidentzialtasuna zainduz emateko.
BEHARGINTZA BASAURI-ETXEBARRI SMk behar diren neurri tekniko, administratibo eta fisikoak ditu biltzen edo gordetzen duen informazio pertsonalaren segurtasuna eta osotasuna ziurtatzeko eta informazio hori aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea eta eskuratzea eragozteko.
ZURE INFORMAZIO PERTSONALARI APLIKATUKO DIZKIOGUN PRINTZIPIOAK
Zure datu pertsonalak erabiltzeko printzipio hauek aplikatuko ditugu, datuak babesteko Europako erregelamendu berriko betekizunei jarraikiz:
- Zilegitasunaren, zintzotasunaren eta gardentasunaren printzipioa: Zure datu pertsonalak erabiltzeko onespena eskatuko dizugu beti eta aurrez jakinaraziko dizugu, gardentasun osoz.
- Datuak minimizatzeko printzipioa: Dagozkien helburuak betetzeko behar-beharrezkoak diren datuak bakarrik eskatuko dizkizugu. Ahal ditugun datu gutxien.
- Gordetzeko epea mugatzeko printzipioa: Datuak dagozkien helburuak betetzeko behar-beharrezkoa den denboran bakarrik gordeko ditugu, ez gehiago. Helburuaren arabera zer epe dagokien jakinaraziko dizugu. Harpidetzei dagokienez, aldian-aldian gure zerrendak aztertuko ditugu eta denbora askoan jarduerarik gabe egon diren erregistroak ezabatu egingo ditugu.
- Osotasunaren eta konfidentzialtasunaren printzipioa: Zure datuak segurtasuna eta konfidentzialtasuna ziurtatzeko moduan erabiliko ditugu. Hirugarrenek baimenik gabe eskuratzea edo behar ez bezala erabiltzea eragozteko neurri guztiak hartzen ditugu.
Zure datuen pribatutasunak guretzat garrantzi handia du. Hori dela eta, pribatutasunari buruzko adierazpen honetan zer datu pertsonal biltzen ditugun eta nola erabiltzen ditugun azalduko dizugu. Zure datu pertsonalak eman aurretik, irakurri arretaz azalpen hau.
Horregatik guztiagatik, informazio hau emango dizugu:
Nor arduratzen da zure datuak erabiltzeaz?
Nortasuna: BEHARGINTZA BASAURI-ETXEBARRI SM.
IFK: B95178141
Helbidea: Baskonia kalea, 1, 48970 Basauri, Bizkaia.
Telefono-zenbakia: 94 426 29 99
Helbide elektronikoa: info@behargintza.eus
Zertarako erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?
BEHARGINTZA BASAURI-ETXEBARRI SMn, erabiltzaileek ematen diguten informazioa haiei gure zerbitzu eta jarduerak eskaintzeko eta emateko erabiltzen dugu.
Hornitzaileen datuak horniketak, erosketak eta zerbitzuak kudeatzeko erabiliko ditugu.
Langileen eta Giza Baliabideen Saileko datuak erakundeko giza baliabideen lana kudeatzeko erabiliko ditugu.
Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?
Jasotzen ditugun datu pertsonalak interesdunarekin harremanetan jarraitzen dugun bitartean edo interesdunak ezeztatzea eskatu artean gordeko ditugu. Batzuetan, indarrean dagoen legerian ezarritako urteetan, betekizun juridikoak betetzeko, auziak ebazteko edo akordioak betetzeko.
Zerk legezkotzen du zure datuak erabiltzea?
Hauek dira interesdunen datuen erabileraren oinarri juridikoak:
– Kontratua eginez legezkotzea: datuak erabiltzea nahitaezkoa da merkataritza-, lan- edo administrazio-kontratu bat gauzatzeko (langileen lan-kontratuak, zerbitzuak emateko hornitzaileen kontratuak…).
– Interesdunen onespenaren bitartez legezkotzea: (erabiltzaileak).
Nori emango diogu zure datuen berri?
– Ogasuna eta Gizarte Segurantza, legerian zehaztutako legezko lagapenak egiteko.
– Erakunde publikoak, enplegua, ekintzailetza eta enpresa-jarduera babesteko programak justifikatzeko.
– Prestakuntza, aholkularitza, kontsultoretza eta komunikazioko zerbitzuak ematen dituzten enpresa hornitzaileei.
– Mailchimp (e-mail marketin hornitzailea), BEHARGINTZA BASAURI-ETXEBARRIk enpresei eskaintzen dizkien laguntza-zerbitzuen berri emateko (aholkularitza, kontsultoretza, prestakuntza, proiektuak, laguntzen zabalkundea eta abar), posta elektronikoz.
Mailchimp AEBn dago eta EU-US Privacy Shield akordioaren babesa du.
Tresna hori erabiltzaileak datuak nazioartean eskualdatzea dakar; zehazki, datuak AEBra heltzen dira.
Zure datuak ematen dituzunean, zer eskubide dituzu?
- Pertsona guztiek dute BEHARGINTZA BASAURI-ETXEBARRI SMn haien datu pertsonalak erabiltzen ari garen ala ez jakiteko eskubidea.
- Eskubidea duzu, halaber, zure datu pertsonaletara sartzeko, zehatzak ez diren datuak zuzentzea eskatzeko eta, datuak jaso zirenean zuten helburua betetzeko dagoeneko beharrezkoak ez direnean, adibidez, ezabatzea eskatzeko.
- Egoera jakin batzuetan, zure datuen erabilera mugatzea eska dezakezu; horrelakoetan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko bakarrik gordeko ditugu.
- Egoera jakin batzuetan, zure egoera partikularra dela eta, datuak erabiltzeari aurka egin diezaiokezu. Horrelakoetan, BEHARGINTZA BASAURI-ETXEBARRI SMk datu horiek erabiltzeari utziko dio, salbu ezinbesteko bidezko arrazoiengatik edo erreklamazioak egiteko edo defendatzeko.
- Onespena helburu jakin baterako eman baduzu, onespena edonoiz bota dezakezu atzera. Horrek ez du esan nahi onespena atzera bota aurretik datuak erabili izana legezkoa ez denik.
Nola lortu ditugu zure datuak?
– BEHARGINTZA BASAURI-ETXEBARRI SMn erabiltzen ditugun datu pertsonalen jatorria:
- Erabiltzaileak: erabiltzaileak berak eman dizkigu, sarrera-fitxak edo izena emateko fitxak bete dituenean eta gure zerbitzuak jaso dituenean. Sarbide publikoko datu-baseetatik hartu ditugu, ekintza komertzialen bitartez eta gure webgunearen bidez, harremanetarako formularioan informazioa eskatzen dugunean.
- Langileak edo Giza Baliabideak: informazioa interesdunak berak ematen du curriculumean eta elkarrizketa pertsonalean.
- Hornitzaileak eta laguntzaileak: informazioa interesdunak berak ematen du, sarbide publikoko iturrietatik hartzen dugu (Internet, telefono- edo publizitate-aurkibideak, hedabideak…) edo beste enpresa edo pertsona batzuek ematen digute.
– Mota honetako datuak erabiltzen ditugu:
- Identifikatzeko eta harremanetarako datuak.
- Ikasketak eta esperientzia profesionala.
- Posta-helbideak eta helbide elektronikoak.
- Informazio komertziala.
- Datu ekonomikoak.
- Nominako datuak.
- Eskatutako zerbitzu, programa eta jarduerak.
DATUEN ISILPEKOTASUNA ETA SEGURTASUNA
BEHARGINTZA BASAURI-ETXEBARRI SMk hitz ematen du, batetik, datu pertsonalak erabiltzerakoan dagokien konfidentzialtasuna zaindu eta lehen azalduriko helburuaren arabera erabiliko dituela; bestetik, datu horiek gordetzeko betebeharra beteko duela; eta azkenik, datu horiek aldatzea, galtzea eta baimenik gabe erabiltzea edo eskuratzea eragozteko neurri guztiak hartuko dituela. Hori guztia datuak babesteko indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera.
BEHARGINTZA BASAURI-ETXEBARRI SMk ziurtatzen du, batetik, interesdunen eskubide eta askatasunak babesteko politika eta neurri tekniko eta antolaketakoak ezarri dituela; eta bestetik, interesdunei eskubide eta askatasun horiek erabili ahal izateko behar duten informazioa eman diela.
Gauzak horrela, adierazten du xedapen guztiak eta DBEOko 5. artikuluko printzipioak betetzen dituela. Printzipio horien arabera, datuak legez, zintzo eta gardentasunez erabili behar dira, interesdunei dagokienez; eta helburuen araberako datuak jaso behar dira, egokiak eta zehatzak.
Erabileraren konfidentzialtasunari dagokionez, BEHARGINTZA BASAURI-ETXEBARRI SMk ziurtatuko du BEHARGINTZA BASAURI-ETXEBARRI SMk bere erantzukizunpeko datuak prozesatzeko baimendutako pertsona guztiek konfidentzialtasuna zaintzeko betekizuna izatea, kontratuz edo legez.
Segurtasuneko gorabeheraren bat gertatuz gero, BEHARGINTZA BASAURI-ETXEBARRI SMk interesdunari jakinarazi behar dio berehala, berandu gabe, eta gorabehera horri buruzko informazioa eman beharko dio interesdunari, gertatu bezain laster edo interesdunak eskatzen duenean.
BERMEAK ETA ERANTZUKIZUNA KENTZEA
BEHARGINTZA BASAURI-ETXEBARRI SMk ezin du ziurtatu Internet sarea erabat erasoezina denik eta datuetara hirugarrenak iruzurrez sartuko ez direnik.
BEHARGINTZA BASAURI-ETXEBARRI SM ez da honako hauek eragin ditzaketen kalte eta galeren erantzulea:
- Webgunea edo bertako zerbitzu edo edukiak eskura ez egotea, ez mantentzea eta ez funtzionatzea.
- Software gaiztoa edo eduki kaltegarriko programak egotea.
- Datuak bidegabe, ardura gabe edo legezko ohar hau aintzat hartu gabe erabiltzea.
- Bitartekoek eskainitako eta webgunean erabiltzaileen eskura jarritako zerbitzuak legez kontrakoak eta kalitaterik gabeak izatea eta fidagarriak, erabilgarriak eta eskuragarriak ez izatea.
DATUEN ZEHAZTASUNA ETA EGIAZKOTASUNA
Gure webgunearen erabiltzaileak dira BEHARGINTZA BASAURI-ETXEBARRI SMri ematen dizkieten datuen zehaztasunaren eta egiazkotasunaren erantzuleak. Horregatik, gezurrezko datuak ematen badituzte, haiek erantzun beharko dute sor daitezkeen gatazka edo auzietan.
Erabiltzaileak eta interesdunak dira ematen dituzten datu pertsonalen zehaztasun, indarraldi eta egiazkotasunaren erantzuleak eta eguneratuta izango dituztela hitz ematen dute. Interesdunak harremanetarako formularioan, harpidetzan eta bestelako formularioetan informazio osoa eta zuzena ematea onartzen du.