2. Erakundeari, antolamenduari eta plangintzari buruzko informazioa

2.1. BEHARGINTZA BASAURI-ETXEBARRIren zereginak

BHG Basauriko eta Etxebarriko Udalek bi udalerrietan enplegua hobetzeko, enpresak sortzen eta finkatzen laguntzeko eta enpresa-jarduera garatzeko sortutako udal-sozietate bat da.

BHGk lan-orientazioaren, prestakuntzaren eta enpresen sorkuntzaren alorreko zerbitzuak eskaintzen dizkie herritarrei. Halaber, bi udalerrietako enpresei lehiatzeko gaitasuna hobetzeko zerbitzuak eskaintzen dizkie, gai hauen inguruan: enpresa-lankidetzako proiektuak garatzea, aholkularitza eta prestakuntza.

2.2. Sozietateari aplikatu behar zaion araudia

BHG sozietate mugatua zuzentzen dute, batetik, bere estatutuek (Merkataritza Erregistroan erregistratuta daude); eta bestetik, uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kapital Sozietateen Legeak.

Kontratazioari dagokionez, BHGri Sektore Publikoko Kontratuen Legea aplikatu behar zaio, Lege horretako 3.1.d artikuluaren arabera; Legea azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua medio onartu zen.

Kontratuak esleitzeari dagokionez, BHGk esleitzeko ahalmena du, baina ez du herri-administrazio izaera. Hori dela eta, aplikatu behar ditu, batetik, aipaturiko Sektore Publikoko Kontratuen Legeko III. liburuko I. tituluko II. kapitulua; eta bestetik, bere kontratugile profilean argitaratutako kontrataziorako barne-jarraibideak.

Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 20. artikuluan ezarritakoaren arabera, BHGk izenpetzen dituen kontratuak pribatuak dira eta haien eraginak eta iraungipena Zuzenbide Pribatuak zuzentzen ditu.

2.3. Antolamenduaren egitura

BHGk, bere estatutu sozialen arabera, gobernu-organo hauek ditu:

Batzar orokorra, Basauriko eta Etxebarriko Udalek bazkide gisa osatua. Basauriko Udalak kapital sozialaren % 87,16 du, eta Etxebarriko Udalak % 12,84.

Administrazio kontseilua, bazkide diren Udaletako bederatzi udalkidek osatua; kideak Udalbatzan duten ordezkaritzaren araberako proportzionaltasun-irizpideei jarraikiz izendatzen dira. Gaur egun hauek dira Administrazio Kontseiluko kideak:

Lehendakaria: Andoni Gento Logroño Basauriko Udala
Idazkaria: Ruth Martínez Sánchez Etxebarriko Udala
Kontseilaria: María Larrinaga Arteche Basauriko Udala
Kontseilaria: Iraia Lejarzegi Bilbao Basauriko Udala
Kontseilaria: Juan Carlos Salcedo Gallego Basauriko Udala
Kontseilaria: Isabel Cadaval Vélez de Mendizabal Basauriko Udala
Kontseilaria: Exabier Arrieta Galarraga Basauriko Udala
Kontseilaria: Francy Carolina Fonseca Linares Basauriko Udala
Kontseilaria: Eduardo Rodríguez Santos Basauriko Udala

2.4. Organigrama

Enplegua

Helburua: langabeen lan-aukerak hobetzea eta, horretarako, baliabideak haien eskura jartzea lan-merkatuan lanpostu bat lortzeko baldintza hobeekin lehia egin ahal izateko baliabideak jartzea.

Zerbitzuak:

  • Banan-banako aholkularitza
  • Prestakuntza
  • Enplegu-zentroa

Ekintzailetza

Helburua: enpresen sortzeko prozesu osoan informazioa, aholkularitza eta babesa eskaintzea, negozio-ideia sortzen denetik enpresa osatzen den arte; eta udalerrietako enpresak finkatzea lortzeko babesa eta baliabideak eskaintzea.

Zerbitzuak:

  • Banan-banako aholkularitza
  • Prestakuntza
  • Enplegu-zentroa

Enpresak

Helburua: Enpresen lehiatzeko gaitasuna hobetzen laguntzea, udalerrietako ekoizpen-sarea, enplegua eta hazkuntza sozioekonomikoa indartze aldera.

Zerbitzuak:

  • Etengabe entzutea
  • Loturak sustatzea
  • Proiektuak erraztea