Zer eskaintzen dizugu?
Zure beharrak, zalantzak eta ideiak entzungo ditugu; zuregana egokituko gara eta zurekin landuko ditugu zure saltoki edo zerbitzu hurbilekoaren alderdiak, zure negozioan lehiakorragoa eta indartsuagoa izan zaitezen.
Honako hau nahi baduzu:
- Fisikoki edo digitalki gehiago eta hobeto saldu
- Bezero gehiagorengana iritsi eta horiek erakarri
- Errentagarriagoa izan
- Zure negozioaren kudeaketa hobetu
- Eguneroko lanean eta bezeroekin teknologiaren potentziala baliatu
- Zure instalazioak eta ekipamenduak eguneratu
- Aurrera egiten lagunduko dizuten baliabide publikoetara iritsi
Honako lan hauetan ondoan izango gaituzu:
- Zure negozio-ideiari, zerbitzu edo produktuei buelta bat ematen
- Zure negozioaren kudeaketa ekonomikoa eta finantzazkoa profesionalizatzen
- Merkataritza eta marketin plana eguneratzen
- Lan prozesuak digitalizatzen
- Interneten eta sare-sozialetan duzun presentzia maneiatzen, zure negozioa haz dadin
- Zure salmenta puntua eguneratzen eta erakargarriagoa eta lagunkoiagoa bihurtzen
- Zure beharretara egokitutako laguntza eta finantza-bideak ezagutzen
Nola egingo dugu?
Zurekin batera ibilbide-orri bat egingo dugu, zure interes eta beharrizanetara egokituta.
Hainbat arlotan (marketin digitala, arlo komertziala, ekonomia eta finantzazkoa, salmenta puntua, etab.) ondoan izango gaituzu ematen duzun urrats bakoitzean.
Zure negozioaren kudeaketarekin bat datozen gaitasun profesionalak lor ditzazun erraztuko dizugu
Lor daitezkeen laguntzei buruzko informazioa eta aholkua emango dizugu