
Merkataritza gaitasunen hobekuntza
Hainbat enpresarekin egin dugu lan euren merkataritza trebetasunak hobetzen, eta euren merkataritza planak aurrera eramaten; euren merkataritza sarea eta salmentak optimizatu dira horrela.

Hobekuntza planak
Gure laguntzarekin zure produktua edo zerbitzua hobetu dezakezu, merkatu berrietara iritsi edo zure lehiakideen aldean berezia izan. Hobekuntza prozesuak garatu ditugu hamar bat enpresarekin.

Enpresa sareak
Enpresen arteko topaguneak sendotzearen ondorioz, enpresen artean konfiantzazko harremanak sortu dira, eta negozio ideia eta aukera berriak ere bai.

Merkataritza harremanak arindu egiten dira
Enpresen eta pertsonen arteko kontaktua berebizikoa da merkataritza harreman gehiago eta hobeak katalizatzeko. BHGk eratzen ditugun topaguneetan, zure kontatu sarea zabaltzeko aukera ematen dizugu.

Merkataritza aukerak ingurune digitaletan
Ingurune digitalak gero eta pisu handiagoa dute merkataritza aukera berrietara iristeko garaian. Web orrian merkataritza erreminta bihurtzeari esker, parte hartzen duten enpresetan eskaerak ugaritu egin dira.

+Industria
Proiektu honen xedea Basauri eta Etxebarri inguruko manufaktura-industriaren gaitasunak eta loturiko zerbitzuak sakonago ezagutzea da, horrela negozio aukera berriak identifikatzeko.

Cualitak
Lankidetza proiektu honetan, eskualdeko 7 enpresek hartzen dute parte. Euren arteko lankidetzan eta merkataritza sinergiak ezarriz, euren merkataritza kuota zabaldu eta merkataritza aukera gehiagotara iritsi ahal izan dira.

Zaintza lehiakorra
Aldaketen berri izan enpresaren estrategia bideratzeko. Helburu hori hartuta, enpresa askok barne zaintzarako sistemak eratu dituzte, Behargintzaren laguntzaz.
BASAURI / ETXEBARRI
UDAL ZERBITZUA ZURE LANA ETA ENPRESA SUSTATZEKO
DEI IEZAGUZU ETA HITZ EGINGO DUGU
94 426 29 99