Zer eskaintzen dizugu?
Zure beharrak aditu, eta konponbideak bilatzeko lan egiten dugu.
ETENGABEKO ARRETA
Zure interesen artean honako hauek badaude:
- Zure sektorearen bilakaera ezagutzea.
- Lehiakideen jardueren berri izatea.
- Finantzaketa-iturriei buruzko informazioa eskuratzea.
- Beste sektore edota merkatu batzuetara sartzea.
- Produktu eta zerbitzu berriak eskaintzea.
LOTURAK SUSTATZEN DITUGU
Zure interesen artean honako hauek badaude:
- Bezerogaiekin eta hornitzaile potentzialekin harremanetan jartzea.
- Banakoekin eta enpresekin kontaktu-sare bat osatzea.
- Harreman komertzial, finantzario eta teknikoak hedatzea.
- Elkarlanean aritzeko enpresak eta eragileak ezagutzea.
- Beste batzuekin arazoak partekatzea eta konponbideak bilatzea.
PROIEKTUAK ERRAZTEN DITUGU
Zure interesen artean honako hauek badaude:
- Proiektu bat abiarazteko baliabideak aurkitzea.
- Negozio-, merkatu- edo produktu-estrategiari buruz berriz hausnartzea.
- Baterako merkataritza-estrategiak garatzea.
- Bezero edo merkatu handiagoei heltzeko lankidetza.
- Bezeroen aurrean posizionatzea.
Nola egiten dugu hori?
26 eragile baino gehiagorekin elkarlanean aritzen gara EAE mailan.
3.000 enpresa baino gehiagorako sarbidea dugu.
Enpresen arteko 1.000 harremanetik gora bultzatu ditugu.

“Zurgintzarekin erlazionatutako lan guztiez arduratzen den talde indartsu bat sortu dugu.”
Mikel Romero
Romo Design
